Spider-Manek badu bere kalea New Yorken

Spider-Man Way izena jarri diote New Yorkeko kale bati, Marvel argitaletxearen1 superheroi ezagunaren omenez. Forest Hills auzoan dago, Queens barrutian, Ingram Street eta Ascan Avenue kaleen arteko bidegurutzean2. Tokia ez dute +ausaz3 aukeratu. Izan ere, 1989an argitaratutako komiki batean, Peter Parker, Spider-Manen mozorroaren azpian dagoen pertsona, Ingram Streeteko 20. zenbakian bizi zela zehaztu zuten. Stan Leek eta Steve Ditkok sortutako superheroiak lotura handia du New York hiriarekin, bertan gertatzen baitira bere abentura gehienak. Gainera, Forest Hills auzoko eta Queens barrutiko bizilagunek ere sinbolotzat hartu izan dute. Urriaren 12an inauguratu zuten kalea. Ekitaldian, hiriko zenbait agintari eta superheroiaren jarraitzaile mordoxka⁴ izan ziren. Horietako batzuk Spider-Manen mozorroa zuten jantzita, nola ez.
1. Argitaletxe: editorial (es), maison d'édition (fr).
2. Bidegurutze: cruce de caminos (es), croisée des chemins (fr).
3. Ausaz: al azar (es), au hasard (fr).
4. Mordoxka: bastante (es), assez (fr).
