AEBetako kultur sinbolo ezagunenetakoa1 da Route 66 errepidea. Chicagotik Santa Monicara (Los Angeles), ia 4000 kilometroan herrialdeko2 erdialdea zeharkatzen du. 1926an irekia, ordutik hainbat garai bizi izan ditu. II. Mundu Gerraren ondoren iritsi zen errepidearen garairik onena, 1950eko eta 1960ko hamarkadetan ostatuak, motelak, gasolindegiak eta beste negozio asko ireki baitzituzten haren alboan. Aldi berean3, telebistak, zinemak, musikak eta literaturak ere oso ezaguna egin zuten. Hala, amets amerikarraren ikur⁴ bihurtu zen. 1985ean, AEBetako errepide-sare ofizialetik atera zuten, autobide berriek ordezkatu zutelako. Hala ere, errepidearen % 85 oraindik erabil daiteke⁵. Zati horietan egingo dituzte mendeurreneko⁶ ospakizunak, besteak beste retro jaialdiak eta auto klasikoen topaketak. Ospakizunak azaroaren 11n amaituko dira, errepidearen jaiotegun ofizialean.

1. Ezagun: famatu, ospetsu.
2. Herrialde: país (es), pays (fr).
3. Aldi berean: al mismo tiempo (es), en même temps (fr).
4. Ikur: sinbolo.
5. Daiteke: ahal da.
6. Mendeurren: centenario (es), centenaire (fr).


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.