bidean web

Maiatzaren 7tik 17ra, Eusfera ekimena1 egingo da Euskal Herriko hainbat herritan. Taupa euskaltzaleen mugimenduak antolatu du eta helburu nagusia da haurren unibertsoa euskaldunagoa izateko aurrerapausoak egitea. Hau da, gurasoekin elkarlanean aritzea euskarak gero eta2 presentzia handiagoa izateko haurren egunerokotasunean3: aisialdian4, kulturan, kirolean, etxeko hizkuntza-praktiketan... Eusfera 0 eta 12 urte bitarteko haurren gurasoentzat edo guraso-rola betetzen duten helduentzat da, euskara jakin ala ez. Parte hartzeko, bi aukera izango dituzte: batetik, etxean bertan etxekoekin aritzea; bestetik, ekimena antolatzen den herrietako jardueretan parte hartzea. Eusferari buruzko informazio guztia webgune honetan dago: https://eusfera.taupamugimendua.eus/. Ekimenean izena emateko aukera ere badago bertan.

1. Ekimen: iniciativa (es), initiative (fr).
2. Gero eta... -ago:
cada vez más (es), de plus en plus (fr).
3. Egunerokotasun:
cotidianidad (es), quotidienneté (fr).
4. Aisialdi:
tiempo libre (es), loisir (fr).


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.