Loris nagia1 da munduko primate pozoitsu2 ezagun bakarra. Haren hozkaren3 pozoiak alergia eragin⁴ ahal du, eta pertsona bat minutu gutxian hil. Animalia honek guruin5 berezi batzuk dauzka beso azpian eta pozoia sor­tzen dute miazkatzen6 dituenean. Substantzia toxiko horri esker, loris nagiaren hozka hilgarria da. Medikuentzat ezagunak dira Borneoko 30 urteko gizon baten eta 37 urteko emakume japoniar baten kasuak, hilzorian egon7 zirelako.
Loris nagia ezaguna da Interneten, itxura8 maitagarria eta hauskorra9 duelako. Pertsona asko maskota gisa10 erosten saiatzen dira, arriskuak ezagutu gabe. Batetik, legez kanpoko11 trafikoa da, loris nagia desagertzeko arriskuan dagoelako. Bestetik, animalia basatia12 da, beraz, ezin da etxe barruan bizi. Gainera, funtsezko13 rola bete­tzen du Asiako hegoaldeko ekosistemetan. 

Non bizi da?
Asiako hegoaldean.
Nolakoa da?
Iletsua, buru borobila, mutur motza, begi handiak...
Besoak eta hankak, luzera ia berdinekoak.
Neurria: 18 eta 39 cm artean. Pisua: 300 eta 2.100 g artean.
Zer jaten du?
Landareen izerdia14, fruituak, nektarra eta intsektu txikiak. Pozoia ez du erabiltzen beste animalia batzuk akabatu15 eta jateko, borrokarako baizik.

1. Nagi: perezoso, -a (es), paresseux (fr).
2. Pozoitsu: venenoso, -a (es), vénéneux, -euse (fr). 
3. Hozka: mordedura (es), morsure (fr).
4. Eragin: provocar (es), provoquer (fr).
5. Guruin: glándula (es), glande (fr).
6. Miazkatu: lamer (es), lécher (fr).
7. Hilzorian (egon): agonizar (es), agoniser (es).
8. Itxura: aspecto (es), aspect (fr).
9. Hauskor: frágil (es), fragile (fr).
10. Gisa: como (es), comme (fr).
11. Legez kanpoko: ilegal (es), illégal (fr).
12. Basati: salvaje (es), sauvage (fr).
13. Funtsezko: fundamental (es), fondamental, -e (fr).
14. Izerdi: savia (es), sève (fr).
15. Akabatu: matar (es), tuer (fr).

 

 


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.