Eurobarometroaren arabera europarrak ezkorrak dira munduaren etorkizunari buruz

Europar askok ez dute oso ondo ikusten munduaren etorkizuna1. Hori agertzen da otsaileko Eurobarometro inkestan. Europako Parlamentuak argitaratzen2 du, eta europarren iritziak3 jasotzen ditu hainbat⁴ gairi buruz5. Oraingoan, lehen aldiz, munduaren etorkizunaz galdetu dute: inkestan parte hartu dutenen % 52 ezkorrak6 dira, eta % 44, baikorrak7. Hala ere, Europar Batasunaren (EB) etorkizuna hobeto ikusten dute: % 57 baikorrak dira, eta % 39, ezkorrak. Nork bere8 ingurura begiratuta, iritziak positiboagoak dira. Herrialdearen etorkizunari buruz galdetuta, jende gehiena baikorra da: % 57k ondo eta % 41ek gaizki ikusten du. Familiaren etorkizunari buruz, % 76 baikor agertu da. Eurobarometro hau 2025eko azaroan egin zuten.
1. Etorkizun: futuro (es), futur (fr).
2. Argitaratu: publicar (es), publier (fr).
3. Iritzi: opinión (es), opinion (fr).
4. Hainbat: asko, ugari.
5. -i buruz: acerca de (es), à l'égard de (fr).
6. Ezkor: pesimista.
7. Baikor: optimista.
8. Nork bere: pertsona bakoitzak bere.
