Meatzaldeko izkribu-lehiaketako sariak ekainaren hasieran banatu ziren Abantoko Ekoetxeko ekitaldian. Elez sariketa nagusiko aurtengo irabazlea Martin Maiz Negredo gipuzkoarra izan da. Korronteak lana aurkeztu zuen, Donostiako Mirakontxa auzoko garaje-zaintzaile baten eta auzokide baten arteko adiskidetasunari1 buruzko narrazioa; horri esker irabazi du lehen saria: Argizaiola eta 400 euro. Meatzaldeko sari nagusia, berriz, Muskizko AEKko Ramontxu Tezanosek jaso du, Kurloia2, sancta simplicitas lanagatik. Bigarren sailkatu da Trapagarango AEKko ikasle ohi Argiñe Etxezarragaren Korrokoiak3 narrazioa. Eta aurtengo sari berezia, Elez Korrikarena, Itxaso Iturbek irabazi du, Erle erregina kontakizunagatik. Bestalde, Meatzaldeko euskaltegietako ikasle irabazleek ere jaso dituzte beren sariak; eta parte-hartzaile guztiek, lehiaketako oroigarria4.

1. Adiskidetasun: amistad (es), amitié (fr).
2. Kurloi: gorrión (es), moineau (fr).
3. Korrokoi: muble (es), mulet lippu (fr).
4. Oroigarri: recuerdo (es), souvenir (fr).


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.