Ehun urte pasatxoko debekuaren ostean, aurtengo udan Sena ibaiko uretan igeri egin ahal izango dute Parisko hirigunean. Uztailaren 5etik abuztuaren 31ra egin ahal izango dute, horretarako propio egokitutako hiru gunetan. Ibaiaren korronteetatik babestuta egongo dira eta sorosleak izango dituzte, baita dutxak, aldagelak... ere. Korronteak indartsuegiak diren egunetan, debekatu egingo dute bainua, eta uren kalitatea egokia ez denean ere bai. Hori jakiteko, egunero egingo dituzte analisi mikrobiologikoak. Hain zuzen, uren kutsadura izan da urteetan debekatuta egoteko arrazoia. Azken urteetan, ordea, inbertsio handiak egin dituzte Senako uren kalitatea hobetzeko. Parisko alkate Anne Hidalgoren apustu handienetakoa izan da Sena bainurako egokitzea. Are gehiago, iaz, Parisko Joko Olinpikoetako zenbait proba ibaian egin zituzten. Orduan, baina, polemika sortu zen, zenbait kirolari gaixotu egin zirelako. Oraingo iragarpenak ere ika-mika eragin du, jende asko ez delako batere fio.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.