Londresko Napoli on the Road pizzeria da 2026ko munduko onena, 50 Top Pizza World gidaren arabera1. Gida independentea da, eta 1.000 ikuska­tzaile2 anonimoren iritziak3 hartzen ditu kontuan. Michelle Pascarella chefaren Napoli on the Road-en ondoren, New Yorkeko Una Pizza Napoletana da bigarrena. Horixe izan zen onena 2024an eta 2025ean. Hirugarrena Milango Confine da; laugarrena, Casertako (Italia) I Masanielli – Francesco Martucci; eta bosgarrena, Los Angelesko Pizzeria Sei. Euskal Herriko pizzeria bat ere ageri⁴ da zerrendan: Bilboko Demaio, 83. tokian. Dena dela⁵, gida bat baino gehiago dago munduko pizzeriarik onena aukeratzeko. The Best Pizza Awards sariketak ere zerrenda egiten du urtero⁶, eta 2026an Casertako I Masanielli – Francesco Martucci izendatu du onena. Beraz, zein gidari egingo diogu kasu?

1. Arabera: según (es), selon (fr).
2. Ikuskatzaile: inspector, -a (es), inspecteur, -trice (fr).
3. Iritzi: opinión (es), opinion (fr).
4. Ageri (izan): aparecer (es), apparaître (fr).
5. Dena dela: en cualquier caso (es), de toute façon (fr).
6. Urtero: anualmente (es), annuellement (fr).


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.