Etxeko katua duela 2000 urte iritsi zen Europara Afrikatik

Uste baino geroago eta uste ez zen tokitik. Etxeko katua1 orain dela 2.000 urte inguru iritsi zen Europara, Afrikako iparraldetik, Erromako Tor Vegata Unibertsitateak gidatutako ikerketa baten arabera. Iraganeko eta egungo katuen genoma aztertu dute ikerketan: Europako eta Anatoliako aztarnategietako2 70 katuena eta Afrikako iparraldeko eta Europako egungo 17 katu basatiena3. Ondorioztatu dutenez, egungo etxeko katua Kristo aurreko I. mendean zabaldu zen Europan, erromatarren garaian. Erromatarren bide komertzial eta militarretan barrena4 iritsi ziren Afrikako iparraldetik Europako bazter5 guztietara. Ikerketak orain arteko ustea zalantzan jarri du, hots6, askoz lehenago iritsi zirela (Neolitikoan), eta Ekialde Hurbiletik. Nolanahi ere, ikerketaren egileek nabarmendu dute katuaren etxekotzea7 prozesu oso konplexua izan zela, eta segur aski8 Afrikako iparraldeko eskualde9 eta kultura ugarik parte hartu zutela.
1. Etxeko katu: etxean bizi den katu, kalekoa ez dena.
2. Aztarnategi: yacimiento (es), lieu de vestiges (fr).
3. Basati: salvaje (es), sauvage (fr).
4. Barrena: a través de (es), à travers (fr).
5. Bazter: rincón (es), coin (fr).
6. Hots: es decir (es), c'est-à-dire (fr).
7. Etxekotu: domesticar (es), apprivoiser (fr).
8. Segur aski: seguramente (es), sûrement (fr).
9. Eskualde: región (es), région (fr).
