Errinozeroei adarra moztea da isilpeko ehizari1 aurre egiteko modurik onena. Hala ondorioztatu du Science aldizkarian argitaraturako ikerketa batek. Hegoafrikan egin dute azterketa, Kruger Parke Nazionalean. Munduko errinozeroen laurdenak bizi dira han. Eskualde hartako 11 erreserbatako datuak aztertu dituzte ikerketan, 2017. eta 2023. urteen artean. Zortzi erreserbatan, adarra moztu zieten 2.284 errinozerori, eta beste hirutan ez. Adarrak moztu aurreko eta osteko datuak ere kontuan hartu dituzte. Datuen arabera, zortzi erreserba horietan % 78 gutxitu zen ezkutuko ehiza. Ondorioz, ikertzaileen ustez, gaur egun adarra moztea da errinozeroen isilpeko ehiza murrizteko modurik eraginkorrena2. Izan ere, bestelako modu batzuk (zaindariak, kamerak...) baino merkeagoa da eta emaitza hobeak ematen ditu. Ezkutuko ehizari aurre egiteko, Afrikako hegoaldean 1989an hasi ziren adarrak mozten. Kontrako iritziak ere izan dira, errinozeroei kalte egiten dielakoan. Ikerketak erakutsi du, baina, onura3 kaltea baino handiagoa dela.

1. Isilpeko ehiza: caza furtiva (es), braconnage (fr).
2. Eraginkor:
eficaz (es), efficace (fr).
3. Onura:
gauza on, abantaila.

 


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.