Migranteekiko elkartasuna, tantaz tanta Urmugan

Kanariak eta Euskal Herria batuko ditu aurten Urmugaren Urtanta ekimenak, kontzientziak astintzeko helburuz. Izan ere, mugak zeharkatzen hiltzen diren migranteak gogoan, mugak haientzat oztopo gaindiezinak1 direla ikusaraziko dute. Horretarako, aurreko urteetan bezala, ekimenak musika, mendia eta herria uztartuko2 ditu. Hori bai, aurten berrikuntza nabarmena izan du: lehen zatia Kanarietan egin zuten, maiatzaren 24tik ekainaren 1era. Duela hiru urte, Contramapas egitasmoa abiatu zuten, Urmugaren 'ahizpa kanariarra’, eta, ordutik, elkarlanean dihardute bi ekimenek. Kanaria uharteetan hasi ostean, uztailaren 17tik 25era Euskal Herrian jarraituko du. Hilaren 17tik 19ra, Bidasoa ibaiaren inguruan ibiliko da, eta 25ean Urduñan (Bizkaia) amaituko da. Ohi bezala, hainbat euskal musikarik emanaldiak eskainiko dituzte: Et Incarnatus Orkestrak, Janus Lesterrek, Irune eta Itsaso Elizagoienek, Odei Barrosok... Informazioa guztia hemen ikus daiteke: www.urmuga.eus.
1. Gaindiezin: insuperable (es), insurmontable (fr).
2. Uztartu: batu, elkartu, lotu.
