bidean web 

Musika-aplikazio berri bat garatzeko1 asmoz, Berriak inkesta egin die 731 irakurle musikazaleri. Erantzun dutenen artean, % 87k 34 urte baino gehiago dituzte, eta % 50ek egunero aditzen2 dute musika aplikazioetan. Bildutako datuen arabera, Spotify (% 40) eta YouTube (% 28) dira plataforma erabilienak. Kazetaren Badok gunea, berriz, % 21ek baliatzen dute, baina gutxiagorentzat da aplikazio nagusia. Gehienek (% 58) esan dute dudarik gabe erabiliko luketela euskal musikari buruzko app bat: bertako artistak eta kultura babesteko (% 36) edo euskal musika erraz ezagutzeko (% 34). Erantzun-emaile3 gehienentzat euskal musika oso garrantzitsua denez, Berriak adierazi du eskaerari erantzuteko moduko aplikazioa sortzen ahaleginduko⁴ dela, erronka handia izan arren (inbertsio handia eta denbora beharko direlako).

1. Garatu: desarrollar (es), développer (fr).
2. Aditu:
entzun.
3. Erantzun-emaile:
erantzuten duen pertsona.
4. Ahalegindu:
saiatu, ahalegina egin.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.