heltzearariketak

Historiako itsas tragediarik ezagunena gertatu eta ehun urtera baino gehiagora, enpresari australiar bat Titanic ontziaren erreplika eraikitzen ari da, jatorrizkoak amaitu ezin izan zuen bidaia egiteko. Hala, Titanic II 2027ko ekainean itsasoratzea espero du. Ontzi honek 269 metroko luzera, bederatzi ontzigain1 eta 835 gela izango ditu, 2.435 bidaiari eta 900 tripulatzailerentzat. Kanpotik, 1912ko itsasontziaren ia berdina izango da, baina konfort modernora egokituta: aire girotua, satelite-konexioa, radarra, nabigazio-sistema automatizatua... Barne-diseinuak, berriz, orduko2 dotorezia material eta akabera garaikidearekin konbinatuko du. Ontzia apur bat zabalagoa izango da, egonkortasuna hobetzeko, eta ontzigain bat gehiago edukiko du, salbamendu-txalupak eta ebakuazio-ibilbideak ziurtatzeko. Hau ez ahal da hondoratuko...

1. Ontzigain: cubierta (es), pont (fr).
2. Orduko:
garai hartako.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.