Urte luzez uste izan zen Antzinako Greziako eta Erromako eskulturak marmol zurikoak zirela. Haatik, zientziak frogatu zuen polikromatuak zirela eta kolore biziz margotuak zeudela. Orain, perfumatuta ere bazeudela ondorioztatu du Cecilie Bronsek, Kopenhageko Glyptotek Museoko arkeologo eta kontserbatzaileak, Oxford Journal of Archaeology agerkarian kaleratutako ikerketan. Eskulturak fisikoki aztertzeaz gain, antzinako testuak arakatu ditu Bronsek. Izan ere, zenbait testutan eskulturak olio perfumatuz igurzteko ohitura aipatzen da. Ikertzailearen ustez, Antzinako Grezian eta Erroman eskulturak ez ziren apaindura huts, tenplu eta toki sakratuetako esperientzia sentsorialaren funtsezko elementu baizik. Hau da, ikusmen esperientziaz harago, usaimen esperientzia ere bazirela. Horiek horrela, Mironen Diskobolo famatuak izerdi usaina izango ote zuen?


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.