Aurten, EHU Euskal Herriko Unibertsitatearen Zientzia Asteak 25 urte beteko ditu, eta doako jarduera-programa bereziarekin ospatuko du. Hala, azaroaren 5etik 9ra, adin guztietarako 200 ekintza inguru eskainiko ditu: 75 tailer, 10 ibilbide didaktiko, 8 erakusketa, 11 hitzaldi, 6 ikuskizun... Zientzia plastikorik gabeko planeta baten alde izango du lelo nagusia. Beraz, jarduera asko gai horri buruzkoak izango dira, baina beste asko ere jorratuko1 dira modu atsegin eta dibertigarrian. Esate baterako, itsas jasangarritasuna2, adimen artifiziala, robotika, kimika, osasuna, astronomia... Barakaldon, Bilbon, Donostian eta Gasteizen egingo dira. Zenbaitetan parte hartzeko, izena eman behar da aldez aurretik3, eta beste zenbait sarrera librekoak dira. Egitaraua http://zientzia-astea.eus webgunean ikus daiteke. EHUren Zientzia Asteak herritarren artean kultura zientifikoa sustatzea du helburu, baita gizartea sentsibilizatzea ere ikerketa zientifikoko eta berrikuntza teknologikoko jardueren bidez.

1. Jorratu: tratar (es), traiter (fr).
2. Jasangarritasun:
sostenibilidad (es), durabilité (fr).
3. Aldez aurretik:
previamente (es), au préalable (fr).


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.