bidean web

Urolako Trena maratoi erdia (21,097 km) korrituko da otsailaren 22an. Zumarragan hasi eta, Urolako Bide Berdetik, Azpeitian bukatuko da, Burdinbidearen Euskal Museoan. Herri lasterketen egutegian hitzordu berezia izateko asmoz jaio da; izan ere, 2027ko edizioak maratoien distantzia izango du (42,195 km), Urolako trenbide zaharraren bidea osorik atonduta1 egongo delako ordurako2. Lehen edizioa aurtengo otsailaren 22an lehiatzea3 ere ez da kasualitatea, egun horretan beteko direlako 100 urte Urolako trena inauguratu zenetik. Hortaz, kirol ekitaldia aukera paregabea izango da Zumarragatik Zumaiarainoko bailara lotzen zuen garraioa4 gogoratzeko. Ibilbide osoa, Urretxutik eta Azkoititik ere igaroko5 dena, aldapan behera6 denez, ez da lasterketa homologatua izango, baina parte hartzeko beharrezkoa da gutxienez 16 urte edukitzea eta izena ematea, www.kronoak.com atarian.

1. Atondu: acondicionar (es), aménager (fr).
2. Ordurako:
une horretarako, une hori heldu baino lehen.
3. Lehiatu:
disputar (es), se disputer (fr).
4. Garraio:
transporte (es), transport (fr).
5. Igaro:
pasatu.
6. Aldapan behera:
cuesta abajo (es), en descente (fr).


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.