bidean web

Urte berria euskarazko bi hedabide gutxiagorekin hasi da Bilbon, Uriola agerkari1 digitala eta Deustuko Prest! aldizkaria itxi dituztelako. BLB kooperatibak argitaratzen zituen biak: Prest! 2001ean sortu zen; Uriola, berriz, 2014an. Azaroaren amaieran iragarri2 zuten itxiera. Arrazoi nagusia ekonomikoa izan da. Dirulaguntzak handitu badizkiete ere, ez dira nahikoak izan proiektuak baldintza “duinekin3” aurrera ateratzeko, Prest! aldizkariko koordinatzaile Idurre Villanuevak azaldu duenez. Azken urteetan, gastuak nabarmen igo zaizkie, baina diru sarrerak ez. Bi hedabideetako arduradunek nabarmendu4 dutenez, Bilboko Udalak euskarazko komunikabideen aldeko apustu sendoagoa5 egin beharko luke. Hedabideen desagerpenak kalte handia egingo dio euskarari hirian: aurrerantzean6, Bilbo Hiria irratia izango da Bilboko euskarazko hedabide bakarra. Hala ere, BLB kooperatibako kideek esan dute euskara sustatzen7 jarraituko dutela.

1. Agerkari: publicación (es), publication (fr).
2. Iragarri: jakinarazi, komunikatu.
3. Duin:
digno, -a (es), digne (fr).
4. Nabarmendu:
remarcar (es), souligner (fr).
5. Sendo:
firme (es), ferme (fr),
6. Aurrerantzean:
hemendik aurrera.
7. Sustatu:
impulsar (es), impulser (fr).


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.