Urte-amaierarako, NASAk tripulaziorik gabeko hiru espazio-ontzi bidaliko ditu Ilargira, etorkizuneko basearen oinarriak finkatzen hasteko. Asmoa da giza presentzia iraunkorra ezartzea eta Martera iristeko bidean aurrera egitea. Lehen misioak zama zientifikoa eramango du Shackleton kraterraren ingurura, Ilargiko Hego Poloan. Izotza egotea ahalbidetzen1 duten eremuak daude han, itzalpetan daudelako beti, eta astronautek aukera izango lukete bertan egonaldi luzeak egiteko. Bigarren misioan jaurtiko2 den ontziak,  karga gehiago eramateaz gain, Ilargiaren gainazala3 esploratuko du. Hirugarren misioak, berriz, Ilargiaren anomalia magnetikoen jatorria ikertuko du. Muturreko4 klima erronka handia izango da basean biziko diren astronautentzat: Ilargiko tenperatura ­120 ºC-tara irits daiteke egunez, eta -120 ºC-tara gauez.

1. Ahalbidetu: posible egin, bidea eman.
2. Jaurti: lanzar (es), lancer (fr).
3. Gainazal: superficie (es), surface (fr).
4. Muturreko: extremo, -a (es), extrême (fr).


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.