hasieranariketak

Txagorritxuko Ospitaleko Pediatria arloan lankide berri bat daukate, Saaki proiektuari esker. Unitree G1 EDU du izena eta giza itxurako1 robota da, 9-11 urteko haurren tamainakoa: 130 zentimetroko altuera eta 35 kiloko pisua. Egileen ustez, neurri horiek haurren eta robotaren arteko harremana errazten dute, eta umeak ez dira beldurtzen. Robotak hainbat lan egiten ditu: paziente txikiak entretenitu, haien antsietatea arindu2 eta laguntza emozionala eman, ospitalean dauden bitartean. Nola egiten du? Bada, prozedura medikoak modu errazean azaltzen ditu, talde jardueretan3 parte hartzen du haurrekin batera eta eguneko hainbat unetan haiekin egoten da. Saaki proiektua Bioaraba Institutuak, Osakidetzako Arabako Erakunde Sanitario Integratuak eta Vital Fundazioak bultzatu dute.

1. Giza itxura: apariencia humana (es), apparence humaine (fr).
2. Arindu:
aliviar (es), alléger (fr).
3. Talde jarduera:
actividad grupal (es), activité de groupe (fr).


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.