Hobe esanda, biztanle topatu berria, lehendik ere egon bazegoelako. EHU Euskal Herriko Unibertsitateko Mikrolker ikerketa taldeak bakterio espezie berria aurkitu du Arabako gatzaga ezagunean, hots, beste inon ez dagoen bakterioa. Altererythrobacter muriae (SALINAS58) izena jarri diote. Santa Engrazia iturburuko uretan topatu dute, bertan baino ez, oraingoz. International Journal of Systematic and Evolutionary Microbiology aldizkarian argitaratu dute aurkikuntza, Mikrolker taldearen ikerketaren ondorioekin batera. Bioaniztasunari dagokionez, Añanako Gatz Harana eremu garrantzitsua da, batez ere uretako espezieak kontuan hartuta. Mikrolker taldeak inguru horretako mikrobio populazioak aztertu ditu azken urteetan. Taldeko kide Ilargi Martinez Ballesterosek azaldu duenez, “baliteke topatutako espezieetako batzuk aurretik inoiz deskribatuta ez egotea eta ekosistema horietan soilik aurkitzea. Horrek adierazten du leku horretako biodibertsitatea berezia dela, eta balio ekologikoa uste baino handiagoa".


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.