COVID 19aren pandemiaren eraginez bertan behera geratu ostean, Sortzen jaia antolatuko du aurten Sortzen-ek, euskal eskola publiko berriaren aldeko elkarteak. Maiatzaren 18an izango da D ereduko eskola publikoaren aldeko festa, Iruñeko Takoneran. Urteroko hitzordua izan ohi zen Sortzen jaia, baina, esan bezala, 2019an egin zuten azkenekoz. Ordutik, jai xumeagoak egin dituzte, baina orain, sei urteren ondoren, egun osokoa berreskuratu dute. Horrenbestez, egitarau oparoaz gozatuko dute hara hurbiltzen direnek: antzerkia, haur jolasak, bazkaria, kontzertua... Jaiak hainbat helburu izango ditu: batetik, D ereduko ikastetxe publikoetako komunitateak saretzea; bestetik, Sortzen elkartearen lana ezagutaraztea; eta, azkenik, dirua biltzea harentzat, bere egitasmoak gauzatu ahal izateko.