Atsegiñe patata sortu du Neikerrek

Azal morea du, eta mami1 purpura eta zuria. Ezaugarri horiek ditu Atsegiñek, Neikerrek (Nekazal Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea) berriki2 sortutako Arabako patata-motak. Poltsako patata frijituak egiteko egokia da Atsegiñe, eta industria horretara bideratua3 dago. Izan ere, kurruskaria⁴ da, eta tenperatura altuetan frijitzean ez da ez iluntzen ez mikazten⁵. Gainera, barietate tradizionalek baino % 30 antioxidatzaile gehiago dauka. Bestalde, sendotasun genetiko handikoa denez, tratamendu fitosanitario gutxiago behar du. Horrenbestez⁶, ekoizpen jasangarriagoa⁷ bultzatzen du. Zazpi urteko ikerketa-lanaren emaitza da Atsegiñe. Neikerrek aurretik ere beste hainbat patata-mota garatu ditu sektorearen lehiakortasuna⁸ indartzeko: Miren, Gorbeia eta Leire.
1. Mami: pulpa (es), pulpe (fr).
2. Berriki: recientemente (es), récemment (fr).
3. Bideratu: dirigir (es), diriger (fr).
4. Kurruskari: crujiente (es), croquant, -e (fr).
5. Mikaztu: amargar(se) (es), donner un goût amer (fr).
6. Horrenbestez: horregatik, hortaz, beraz, hori dela eta.
7. Jasangarri: sostenible (es), durable (fr).
8. Lehiakortasun: competitividad (es), compétitivité (fr).
