Adreilu zulodunak hegaztientzat

2027tik aurrera, Eskozian egiten diren eraikinek1 adreilu2 zulodunak3 eduki beharko dituzte, sorbeltzek⁴ habiak⁵ egiteko bertan. Neurria lege bidez onartu dute. Helburua argia da: sorbeltzen populazioaren murrizketari aurre egitea6. Eskoziako Gobernuko Klima eta Energia Ekintzarako ministro Gilliam Martinek azaldu duenez, 1995etik sorbeltzen populazioa % 60 gutxitu da. Izan ere, hegazti horiek eraikinetako zulo eta zirrikituetan⁷ egiten dituzte habiak. Haatik⁸, gaur egun eraikin asko zulo eta zirrikiturik gabe egiten dira, eta zaharberritzen⁹ direnetan ere estali10 egiten dituzte sarritan11. Ondorioz, sorbeltzek ezin dituzte habiak egin. Eskozian, swift bricks esaten zaie zuloak dituzten adreiluei: swift, sorbeltza; brick, adreilua. Nolanahi ere, adreilu horiek beste hegazti batzuentzat ere balioko dute, txolarre12 eta arabazozoentzat13, adibidez. Eskoziako legea aitzindaria14 da.
1. Eraikin: edificio (es), édifice (fr).
2. Adreilu: ladrillo (es), brique (fr).
3. Zulodun: agujereado, -a (es), troué (fr).
4. Sorbeltz: vencejo (es), martinet (fr).
5. Habia: nido (es), nid (fr).
6. Aurre egin: afrontar (es), affronter (fr).
7. Zirrikitu: ranura (es), rainure (fr).
8. Haatik: sin embargo (es), cependant (fr).
9. Zaharberritu: reformar (es), rénover (fr).
10. Estali: tapatu.
11. Sarritan: askotan, maiz.
12. Txolarre: gorrión (es), moineau (fr).
13. Arabazozo: estornino (es), étourneau (fr).
14. Aitzindari: precursor, -a (es), précurseur (fr).
