2025. urtean, paristarrek edota Parisera joaten den edonork bainua hartu ahal izango du Sena ibaian. Izan ere, ehun urte iraun duen debekua kenduta, igeri egiteko hiru gune irekiko dituzte. 1923an galarazi zuten Sena ibaian igeri egitea. Arrazoia? Kutsadura. Ibaian gora zeuden industriek zein hiriko ur zikinek asko kutsatzen zuten. Haatik, azken urteetan, arazoa konpontzeko lan handiak egin dituzte. Guztira, 1.400 milioi euro erabili dituzte Senako uren kalitatea hobetzeko. Baita lortu ere. Ibaiko biodibertsitatea ere handitu egin da, urak garbiago dauden seinale. Hala, 2024an Parisen egitekoak diren Olinpiar Jokoetako zenbait igeriketa proba Senan bertan egingo dituzte. Ondoren, 2025ean utziko zaie hiritarrei ibaian bainatzen. Hori bai, eurite handiak direnean, unean uneko debekuak ezarriko dituzte, horrelako egoeretan uren kalitateak okerrera egin ohi duelako.



Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.