Madrilgo Beti Jai pilotalekuaren birgaitzeak1 2025eko Kultur Ondasunen2 Zaharberritze eta Kontserbazio Sari Nazionala jaso du. Epaimahaiaren ustez, 2015 eta 2024 artean gauzatutako proiektua “kultura demokratikoaren aldeko ariketa berritzailea” izan da, herritarrek eta administrazioak elkarrekin jardun dutelako. Beti Jai, Burdinaren Arkitekturaren ikonoa, 1894an inauguratu zuten, baina arrakasta handiko urte batzuen ostean, gainbehera3 hasi zen, pilota partidek errentagarri izateari utzita. Ordutik aurrera, beste zeregin askotarako erabili zuten: Aeronautikako Entsegu Zentroa, autoetarako tailer mekanikoa, komisaria eta kartzela, zinema platoa... Azkenean, 2011n, erortzear zela, Kultur Intereseko Ondasun izendatu zuen Madrilgo Erkidegoak, Salba dezagun Beti Jai frontoia plataformaren bultzadari esker. Eraberrituta, 2024an ireki zituen berriz ateak, interpretazio zentro bihurtuta; kultur eta kirol jardueretan parte hartu duten 145.000 bisitari jaso ditu harrezkero.
1. Birgaitze: rehabilitación (es), restauration (fr).
2. Ondasun: bien (es), bien (fr).
3. Gainbehera: declive (es), déclin (fr).

 
															 
      
      
    