Honezkero, ondotxo ezagutuko dituzue 93. Oscar sarietan gailendu diren filmen izenak. Chloe Zhaoren Nomadland lanak jaso zuen film onenaren saria, eta Zhaok berak zuzendari onenarena. Hala, Oscarren historian sari hori jaso duen bigarren emakumea izan da. Nolanahi ere, zinemazaleentzat praktikoagoa izango da, akaso, urteko filmik kaskarrenak zein diren jakitea, zinemara joanez gero damuturik ez irteteko, sikiera. Bada, Golden Raspberry (urrezko mugurdia) edo Razzie sariak aproposak dira horren berri izateko. Urtero, Oscar sarien aurretik banatu ohi dituzte Razzieak, eta urteko lanik txarrenak saritzen dituzte. Aurtengoan, Brannon Howseren eta Mike Lindellen Absolute Proof lanak jaso du pelikula txarrenaren saria. Lindellek, gainera, gizonezko aktore eskasenarena ere eskuratu du. Emakumezko aktorerik okerrena, berriz, Kate Hudson izendatu dute, Music filmean egindako lanarengatik. Hain zuzen, Musicen zuzendari Sia musikariak jaso du zuzendari txarrenaren Razzie edo Golden Raspberry saria. Film gehiago ere izan dira sarituak, beraz, izan kontuan ikuskizunen sailari erreparatzean!


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.