Euskal Herriko 700 txosnak eta 200 jai batzordek baino gehiagok Txosnak. Gureak, denonak izeneko kanpaina jarri dute martxan, txosnen eta herri jaien babesa eta etorkizuna bermatzeko1. Hala, txosnak Euskal Herriko ondare2 immaterial izenda ditzaten, sinadura bilketa abiatu dute. Herri jaien aldeko hainbat eragilek duela aste gutxi salatu zuten txosnak eta egungo jai ereduak “desagertzeko arriskuan” daudela. Hori dela eta, kanpainak txosnen “balio soziala” nabarmendu nahi du. Festarako toki soila baino gehiago, “tresna politikoak, sozialak eta kulturalak” direla gogorarazi dute, eta, horrenbestez3, “babestu beharreko gure izaeraren parte”. Aitortza eta babes hori lortzeko hasi dute sinadura bilketa. Uda osoan izenpetu ahal izango da eskaera, bi modutan: Euskal Herriko jaietan eskuragarri jarriko diren orrietan edo www.txosnak.eus webgunean.

1. Bermatu: garantizar (es), garantir (fr).
2. Ondare:
patrimonio (es), patrimoine (fr).
3. Horrenbestez:
por consiguiente (es), par conséquent (fr).


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.