Arma ekoizle handienen salmentek gora egin zuten 2024an

Munduko ehun armagintza1 enpresa handienek salmentak handitu zituzten 2024an, aurreko urtearekin alderatuta2 % 6ko igoera izan baitzuten. Guztira, 584.192 milioi euro fakturatu zuten. Halaxe jaso du SIPRI Bakearen Nazioarteko Ikerketa Institutuak urtero armagintzari buruz argitaratzen duen txostenean3. Bistan denez, munduan gatazkak eta gerrak izateak mesede egiten die batzuei. Txostenaren arabera, 2024an, armagintza enpresa handiek inoizko diru sarrerarik handienak izan zituzten. Igoeraren atzean hainbat arrazoi daude: alde batetik, Ukrainako eta Gazako gatazkak; beste alde batetik, nazioarteko tentsio geopolitikoak eta, herrialde askotan, gastu militarraren hazkuntza. Bestalde, ehun enpresa handienen jatorria4 ere zehaztu du txostenak. Gehienak Mendebaldeko herrialdeetakoak dira, nagusiki AEBetakoak. Guztira, 39. Europako armagintza enpresak, Errusiakoak kontuan hartu gabe, 26 dira.
1. Armagintza: armería (es), armurerie (fr).
2 Alderatu: konparatu, erkatu.
3. Txosten: informe (es), rapport (fr).
4. Jatorri: procedencia (es), origine (fr).
