bidean web

Euskalgintzaren Kontseiluak Euskaltzaleon Martxa izeneko mobilizazioa antolatu du ekainaren 13rako, Iruñean. Antolatzaileek milaka euskaltzale elkartu nahi dituzte, euskaltzaletasunaren1 indarra erakusteko. Martxak jarraipena emango dio abenduaren 27an Bilbon egindako Pizkundea2 ekitaldiari. Orduan, Kontseiluak euskararen larrialdi3 linguistikoa salatu eta hizkuntzaren pizkunde berria aldarrikatu zuen. Orain, berriz, “Pizkundearen bigarren txinparta4 piztu nahi dute martxarekin. Ekainaren 13ko arratsaldean egingo da mobilizazioa. Parte-hartzaileak hiru lekutan bildu eta handik Iruñeko Ziudadelara abiatuko dira. Zutabe5 bakoitzak Pizkundearen oinarrietako bat irudikatuko6 du: hizkuntza-politiketan jauzia; euskararen ofizialtasuna Euskal Herri osoan; eta euskaltzaletasunaren premia7.

1. Euskaltzaletasun: euskararekiko atxikimendu eta zaletasuna.
2. Pizkunde:
renacimiento (es), renaissance (fr).
3. Larrialdi:
emergencia (es), urgence (fr).
4. Txinparta:
chispa (es), étincelle (fr).
5. Zutabe:
columna (es), colonne (fr).
6. Irudikatu:
representar (es), représenter (fr).
7. Premia:
necesidad (es), nécessité (fr).


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.