Kontzertuak, sexua baino nahiago

Kontzertu batera joan ala sexua izan? Zer nahiago? Live Nation enpresak egindako inkesta baten arabera, jendeak nahiago du zuzeneko1 musika. Living for Live izeneko inkestan jaso ditu emaitzak. Guztira, 15 herrialdetako 18 eta 54 urte arteko 40.000 laguni egin diete galdeketa. Ondorioa argia da: % 70ek nahiago dute zuzeneko kontzertu batez gozatu. Bizitza osorako aisiako2 aukera bakarra hautatzeko3 ere eskatu zieten. Orduan ere, musika nagusi: % 39k zuzeneko musika lehenetsi4 zuten; % 30ek, sexua; % 17k, zinema; eta % 14k, kirol ikuskizunak. Inkestak aisialdiari lotutako bestelako kontuak ere bildu ditu. Ondorio nagusia? Munduan musika dela aisialdirako aukerarik behinena5. Nolanahi ere, tentuz6 hartu behar dira emaitzak. Izan ere, Live Nation kontzertuak eta ikuskizunak antolatzen dituen enpresa erraldoia da, mundu osoan jarduten7 duena. Eta zuek, zer duzue nahiago?
1. Zuzeneko: directo, -a (es), direct, -e (fr).
2. Aisia: ocio (es), oisiveté (fr).
3. Hautatu: aukeratu.
4. Lehenetsi: priorizar (es), donner la priorité à (fr).
5. Behinen: principal (es), principal, -e (fr).
6. Tentuz: kontuz, arretaz.
7. Jardun: lan egin, aritu.
