Adingabeak1 sare sozialen eraginetik babesteko2, erabilera3 mugatzea aztertuko du Europar Batasunak (EB). Bertako herrialdeetan kezka sortzen du gaiak. Horregatik, Europako Batzordeak aditu4-talde bati gaia aztertzeko eskatu zion martxoan. Adituek hainbat proposamen egin dituzte. Adibidez, 3 urtetik beherakoek pantailarik ez erabiltzea eta 13 urtetik beherakoei sare sozialetarako sarbidea5 mugatzea. Hau da, 13 urtetik beherakoen kasuan, gurasoek gainbegiratu6 beharko dituzte, eta denbora mugatua edukiko dute. 13 urtetik gorakoentzat, berriz7, sare sozial bakoitzaren arabera erabakiko dituzte neurriak. Europako Batzordeak begi onez ikusi8 ditu gomendioak9, eta udazkenean aurkeztuko dizkie EBko 27 herrialdeei. Orain arte, herrialde bakoitzak bere kabuz10 hartu ditu neurriak. Frantzian, adibidez, udan onartu zuten gazteei sare sozialak mugatzeko legea, baina Kontseilu Konstituzionalak geldiarazi egin du.

1. Adingabe: menor de edad (es), mineur, -e (fr).
2. Babestu: proteger(se) (es), (se) protéger (fr).
3. Erabilera: uso (es), usage (fr).
4. Aditu: experto, -a (es), expert, -e (fr).
5. Sarbide: acceso (es), accès (fr).
6. Gainbegiratu: supervisar (es), superviser (fr).
7. Berriz: en cambio (es), en revanche (fr).
8. Begi onez ikusi: ver con buenos ojos (es), voir d'un bon œil (fr).
9. Gomendio: recomendación (es), recommandation (fr).
10. Nor(k) bere kabuz: cada uno, -a por su cuenta (es), chacun de son côté (fr).


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.