hasieran web 

Ekainaren 7an, Santurtzin egingo da 33. Euskal Eskola Publikoaren Jaia. Ohi bezala1, EHIGEk (Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Konfederazioa) antolatuko du, Santurtziko eskoletako gurasoekin batera. Helburu argia2 du jaiak: eskola publikoa euskal hezkuntza-sistemaren ardatza3 izatea aldarrikatzea4. Aurtengo leloa5 Ehunetan izango da, euskal eskola publikoa sare6 handia dela eta ehunduta7 dagoela adierazteko8. Hain zuzen9, Santurtziko eskola publikoaren sarea handia da: bi haur-eskola (Emilia Zuza eta Mirabueno), Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako lau eskola (Serantes, Emilia Zuza, Las Viñas eta Itsasoko Ama), Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko bi ikastetxe (Kantauri eta Axular), eta Lanbide Heziketako10 bat (Santurtzi LH). Jaia hiru gunetan egingo da: portuan, Santurtzi parkean eta Gernika plazan. Informazio gehiago https://www.euskaleskolapublikoarenjaia.eus webgunean topatu ahal11 da.

1. Ohi bezala: como de costumbre (es), comme d'habitude (fr).
2. Argi:
claro, -a (es), clair (fr).
3. Ardatz:
núcleo (es), point essentiel (fr).
4. Aldarrikatu:
reivindicar (es), revendiquer (fr).
5. Lelo:
lema.
6. Sare:
red (es), réseau (fr).
7. Ehundu:
tejer (es), tisser (fr).
8. Adierazi:
manifestar (es), manifester (fr).
9. Hain zuzen:
precisamente (es), précisément (fr).
10. Lanbide Heziketa:
Formación Profesional (es), Formation Professionnelle (fr).
11. Ahal:
poder (es), pouvoir (fr).

 


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.