Euskaltzaindiak AIZU! aldizkariko testuak baliatuko1 ditu Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC) aberasteko, baita AEKk sortutako beste material batzuk ere, ikasmaterialak, adibidez. Hori adostu2 dute AEKk eta Euskaltzaindiak izenpetutako hitzarmenean. Bi erakundeek beste hainbat neurri ere hitzartu dituzte. Esaterako, Euskaltzaindiaren webguneko lanabesak3 erabiltzen ikasteko bi prestakuntza-saio egingo dituzte 2026-2027 ikasturtean. Era berean, euskara batuari buruzko zalantzak argitzeko lan-mintegi4 bat antolatuko dute. Gainera, Euskaltzaindiaren ikastaroetan AEKko trebatzaile5 eta irakasleentzat hainbat leku gordeko dituzte. Akordioa bost urterako sinatu dute. Duela zenbait urte ere beste hitzarmen bat egin zuten. Haren bidez6, AIZU! aldizkariko testuak erabili zituzten EEC elikatzeko.

1. Baliatu: erabili.
2. Adostu: acordar (es), convenir de (fr).
3. Lanabes: lan egiteko tresna, lanerako erreminta.
4. Lan-mintegi: seminario de trabajo (es), séminaire de travail (fr).
5. Trebatzaile: educador, -a (es), éducateur, -trice (fr).
6. -en bidez: por medio de (es), par l'intermédiaire de (fr).


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.