Hamahiru urteko lanaren ostean, Mintzola Fundazioa desegitea erabaki dute, aho batez, patronatuko kideek. Era berean, Mintzolaren lekukoa hartzea proposatu diote Euskaltzaindiari, aurrerantzean hark jarrai dezan Mintzolaren lanarekin, hau da, ahozkotasuna ikertzen eta hedatzen. 2008an sortu zuten Mintzola hainbat erakunde eta eragilek: Euskal Herriko Bertsozale Elkartea, Gipuzkoako Foru Aldundia, Villabonako Udala, EHU eta Kutxa Fundazioa. Bertsolaritzatik abiatuta, “ahozko tradizioaren gaineko hausnarketari eta ahozkotasunari lotutako diziplinen arteko elkarreragina bultzatzea” izan du helburu, eta urteotan hamaika lan eta proiektu garatu ditu. Villabonako Subijana Etxea izan du egoitza, Bertsozale Elkartearen eta Xenpelar Dokumentazio Zentroaren egoitza bera, hain zuzen. Aurrerantzean ere azken bi horien egoitza izaten jarraituko du Subijana Etxeak.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.