Lurraren orbitan, 100.000 satelite baino gehiago ez. Hori eskatu dute Europako Behatoki Australeko (ESO) astronomoek, Lurraren orbita ez dadin satelitez bete eta astronomiaren jarduna ez dadin arriskuan jarri. Izan ere, hainbeste satelitek uniber­tsoa behatzeko1 oztopoak eragiten dizkiete astronomoei: arrasto distiratsuak2 uzten dituztenez, teleskopioek ezin dituzte irudi egokiak hartu. Egun, 14.000 satelite baino gehiago dabiltza Lurraren inguruan. Gainera, datozen urteotan izugarri handituko da kopurua. Space X enpresak, adibidez, milioi bat jaurtitzeko3 asmoa du. Egungo eta aurreikusitako kopuruak aintzat hartuta, ESOko astronomoek simulazioak egin, eta 100.000 satelitetan jarri dute muga, betiere⁴ ez badira distiratsuegiak. Enpresen proiektuak onartu behar dituzten erakundeei ere eskatu diete arriskua kontuan har­tzeko eta mugak jartzeko. 

1. Behatu: observar (es), observer (fr).
2. Distiratsu: resplandeciente (es), resplendissant, -e (fr).
3. Jaurti: lanzar (es), lancer (fr).
4. Betiere: siempre y cuando (es), à condition que (fr).

Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.