Zein dira munduko aireporturik onenak?
Panama Hiriko (Panama) Tocumen da 2026ko munduko aireporturik onena, AirHelp enpresak, bidaiarien erreklamazioak kudeatzen1 dituenak, urtero2 egiten duen sailkapenaren arabera. Horretarako, irizpide3 hauek hartzen ditu kontuan: hegaldien puntualtasuna, instalazioen kalitatea eta bidaiarien balorazioak. 2026an, 76 herrialdetako 279 aireportu aztertu ditu, eta 14.300 bidaiariren iritziak bildu. Inkestan, langileen arreta, irisgarritasuna⁴, garbitasuna, informazioaren kalitatea eta seinaleztapena⁵ baloratu dituzte bidaiariek, beste kontu batzuen artean. Sailkapeneko lehen postuan, esan bezala, Tocumen aireportua ageri da; bigarrenean, Fortalezako (Brasil) Pinto Martins; eta hirugarrenean, Lurmutur Hirikoa (Hegoafrika). Zerrendako azkena, aldiz, Tunisko (Tunisia) Tunis Carthage da.
1. Kudeatu: gestionar (es), gérer (fr).
2. Urtero: anualmente (es), annuellement (fr).
3. Irizpide: criterio (es), critère (fr).
4. Irisgarritasun: accesibilidad (es), accessibilité (fr).
5. Seinaleztapen: señalización (es), signalisation (fr).

