Brain Medicine aldizkariak argitaratutako lau artikuluko bilduma batek dioenez, elikagai ultraprozesatuetan dauden mikroplastikoak giza garunean pilatzeko gai dira; ondorioz, Nicholas Fabiano (Ottawako Unibertsitatea, Kanada), Brandon Luu (Torontoko Unibertsitatea, Kanada), David Puder (Loma Lindako Unibertsitatea, AEB) eta Wolfgang Marx (Deakingo Unibertsitatea, Australia) ikertzaileen ustez, litekeena da horrek eragina izatea depresioaren, dementziaren eta bestelako osasun mentaleko arazoen hazkundean. Egun, AEBetan, kasu, herritarrek jaten dutenaren erdia elikagai ultraprozesatuz osatua dago, eta horiek mikroplastiko kontzentrazio handiak dituzte. Bada, hainbat aurkikuntzak erakutsi dute partikula horiek hesi hematoentzefalikoa zeharkatu ahal dutela eta kopuru kezkagarrietan metatu ahal direla garunean. Hala, jaki ultraprozesatuak jaten dituzten pertsonek aukera handiagoa dute buru osasuneko nahasmenduak pairatzeko: depresioa (% 22), antsietatea (% 48) eta loaldi txarrak (% 41).

Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.