Martxoan egin ohi den bezala, urrian ere doitu dugu erlojua, neguko ordutegia ezartzeko. Xedea da eguneko argia hobeto aprobetxatzea, energia aurrezteko. Haatik, kontrakoek diote, energia gutxi aurrezteaz gain, osasunari eragiten diola. Eztabaida zabalik da Europako Batzordean, baina 3031ra arte, gutxienez, aldaketei eutsiko zaie. Zer iruditzen zaizu? 
Itsasuko gau eskolako B2 mailako taldea, 6H arlokoa

Marie Denat
Ez dut batere maite. Erritmo berria hartu behar dut eta, Trantsizio Ekologikoaren Agen­tziaren hitzetan, aldaketak gero eta energia gutxiago aurrezten digu. Espero dut aldatzen ez segi­tzea.
Nicolas Itoiz
Aitortu behar dut gustatzen zaidala udan kanpoan berant arte egotea eta neguan goizik supazterrean. Irrikan egoten naiz neguko ordutegira pasatu eta txakurra goizean ateratzeko.
Pauline Lafitte
Beti ahanzten dut: gaurko teknologiarekin, tresna guziek ordua aldatzen dute gu ohartu gabe. Hala ere, neguko ordu aldaketa aski gogorra iruditzen zait, gaua fite heltzeagatik. 
Pantxika Illabona
Beharbada, baliagarria zen erabaki zenean. Gaur egun, ez du zentzu handirik. Niregan ez du eragiten, baina usu zailtasunak sor ditzake haurren loaldian, beraz, ez zait hainbeste gustatzen.
Aurelien Metral
Anitz gustatzen zait urrikoa, ordu bat gehiago goza dezakegulako, Gau beltza ospatzeko edo ohean egoteko. Euskara ikastera joateko goiz iratzartzen bainaiz, nahiago dut egunsentia ahal bezain goiz gertatzea!
Zora Bardet
Urriko aldaketak pozten nau, ordu bat gehiago lo egiten dudalako. Kanadak ere egiten du, baina guk baino bi aste berantago. Beraz, Quebecen bizi nintzelarik, errazagoa zen nire familia deitzea bi astez.
Thomas Saragueta
Ez nau kezkatzen, ez baitu efekturik nire loan. Aldiz, udan arratsaldeetan argi gehiago izatea hobe iruditzen zait, lanaren ondotik aktibitate gehiago egin ditzakegulako, argi horrek alde ona badu.
Joris Bellocq
Biziki inportantea da nire buru-osasunerako kirolak kanpoan egitea; adibidez, euskara kurtsoaren ondotik mendira joatea, eta orain zailagoa da. Eta D bitamina beharrezkoa da forman izateko.
Julien Gauzere
Ez da biziki ona gure osasunarentzat, eta ez du jada ekologia aldetik interesik. Ez dakit zeren zain dagoen Europar Batasuna. Niretzat, ordu aldaketa garaia oso gustuko ez dudan aroa da beti. 
Marc Argain
Aldaketa igandean gertatzen denez, gehienetan ez dut desberdintasunik ikusten. Gazteagoa nintzelarik, igande goizero kirol norgehiagokak egiten nituen, baina orain lo seko egiten dut.
Maeva Sahastume
Ez zait goxoa iruditzen. Ordularia ordutan ezartzea beti ahanzten dudanez, berant naiz lanean. Gainera, segitzen diren bi asteetan bederen, otorduak, lo egiteko orduak, tartean uzten dira.
Geraldine Malaquin
Nahiago nuke ez aldatzea. Erabilgarria da argia ukaitea goiz esnatzeko, eguzkiarekin lan egiteko. Eguzkiaren erritmoa segitu behar dugu, gure erloju biologikoarekin bat etor­tzeko.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.