Gidatu ahal izateko adina 18 urtetik 17 urtera jaits daiteke aurki. Hala adostu zuten iazko abenduan Europar Batasuneko garraio ministroek. Hori bai, gidariak 24 urtetik gorako laguntzaile bat izan beharko du alboan, gutxienez 5 urteko esperientzia duena gidatzen. Ipar Euskal Herrian neurria indarrean da jada, eta, Espainiako Gobernuak berriki jakinarazi duena betez gero, Hegoaldean ere ezarriko da. Egokia iruditzen zaizu?

LAUTADAKO AEK EUSKALTEGIKO B2 MAILAKO TALDEA

1. Rakel
17 urterekin gidabaimena ateratzea ondo iruditzen zait. Izan ere, azkenean, ez dago alde handirik 18 eta 17 urtekoen artean. Gainera, gidariak laguntzailea izan beharko du, eta bere esperientziarekin lagundu dezake.

2. Eder
Ondo iruditzen zait. Izan ere, 17 eta 18 urtekoen artean ez dago denbora tarte handirik, eta orain proba teorikoa 17 urterekin atera ahal duzu.

3. Kike
Nire ustez, gazte bat 17 urterekin gidatzeko prestatuta egon daiteke. Autoeskoletan gidatzeko baimena adin horretan ateratzea izango litzateke hoberena.

4. Edurne
Ez zait ideia ona iruditzen. Lehenik eta behin, kontuan izan behar dugu 17 urteko gazteak ikasten ari direla. Azterketaren estresa eta eskola gehituz gero, osasun mentalean eragina izan dezake, gauza asko egiten dituzte eta.

5. Idoia
17 urterekin, gidabaimena ez da beharrezkoa eguneroko bizitza egiteko. Gainera, garraio publikoa erabil dezaten hezten saiatzen gara, bai herritik hirira joateko, bai hirigunean ibiltzeko. Negozioaz ari gara?

6. Arantza
Printzipioz, ondo iruditzen zait, ez dago desberdintasun handirik 17 eta 18 urtekoen artean. Modu horretan, gidatzen praktikatzea aukera ona litzateke; hala ere, gidari laguntzaile bat aurkitzea zailagoa izango da. Nor izango da gazteari lagunduko dion ausarta?

7. Adrian
Ez dut erantzun argirik. Nolanahi ere, ez dut uste gazte askok gidabaimena aterako lukeenik; izan ere, gazteak adin horietan, normalean, hamaika kontutan ibiltzen dira.

Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.