2024an, Zeledon berria aukeratu beharko da. 2001etik, Gorka Ortiz de Urbinak gorpuztu du Gasteizko jaietako pertsonaia ezaguna, baina aurten azkenekoz egingo du. Erreleboa gainean egonda, Blusa eta Nesken Elkarteak Zeledon aukeratzeko prozesu berria onartu du. Bertan zehaztu du, esaterako, Zeledon izateko epea bost urtera mugatuko dutela. Era berean, orain arte ez bezala, emakumeek ere izango dute Zeledon izateko aukera. Zer iruditzen zaizue?
Gasteizko Zadorra AEK euskaltegiko B2 arratsaldeko taldea

1. Joseba Lekuona
Badirudi ohitura horiek desagertzeko zorian daudela, gure gaurko gizartean berdin zaigulako Zeledon emakumea edo gizona den.

2. Susana Gomez
Ez dut beharrezko ikusten pertsonaia aldatu behar izatea, zergatik aldatu orain? Emakumea izango balitz, beste izen bat edukiko luke. Eta abestia ere aldatu beharko genuke, ezta?

3. Jorge Fernandez
Niri berdin zait. Emakumezko eta gizonezko kuadrillak baldin badaude, ondo deritzot Zeledon bost urtero gizonen eta emakumeen artean aldatzeari.

4. Eder Espino
Niri berdin zait, ideia ona iruditzen zait bost urtean behin generoz aldatzea, emakumeek ere parte hartu ahal izateko, eta ez gizonek bakarrik.

5. Lorena Del Canto
Berdin zait hurrengo Zeledon neska edo mutila izatea. Gasteizen pertsonaia oso famatua da, eta neskek aukera izan beharko lukete Zeledon gorpuzteko eta festei hasiera emateko.

6. Irati Otxoa de Etxaguen
Egia esanda, berdin zait Zeledon neska edo mutila den, azkenean, festei hasiera emateko da eta ez zait garrantzia handiko kontua iruditzen.

7. Iñigo Aberasturi
Ondo legoke “Zeledonia” edukitzea, zergatik ez? Azkenean festa bat da eta denok parte hartu beharko genuke.

8. Irune Nogales
Zeledonen papera egiteko aukera emakume bati ematea ondo dago. Dena den, horrekin bat egiten ez dutenei ere erreparatu beharko genieke, noski.

9. Saioa Sanchez
Azkenean Zeledon gure festari hasiera ematen dion pertsonaia da. Berdin da gizona edo emakumea izatea. Ondo pasatu eta parranda egin nahi dut.

10. Aimar Fernandez de Gamboa
Zeledonek gizona izaten jarraitu beharko luke, hasieratik hala izan delako. Parekidetzeko, hobe izango litzateke beste pertsonaia bat sortzea, Zeledon “Zeledonia” bihurtzea baino.

Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.