Korrika badator! 23. Korrika martxoaren 14an abiatuko da Irundik, hilaren 24an Baionara iristeko. Hamaika egunez, euskararen eta AEKren aldeko lasterraldiak Euskal Herriko auzo eta herriak zeharkatuko ditu. Lizarratik ere igaroko da, jakina. Aurten, gautxorien orduan: 01:00a inguruan, martxoaren 18an. Nolanahi ere, goiz ala berandu, korrika eginez ala errepidean txaloka, ekitaldi hunkigarria izan ohi da denontzat. Zuek zer atsegin duzue gehien?
Lizarraldeko euskaltegiko B2-C1 mailako taldea

1. Ramon Casado
Korrikaren zain gaudenean, edozein aldetara begiratuta, kaleak jendez eta alaitasunez beteta daude. Iristeko momentuan jendearen urduritasuna nabaritzen da lasterketan sartzeko. Oso giro ona egoten da herrian eta beti bezala parte hartuko dut.

2. Carmen Peña
Beti gustatzen zait Korrika ikustea eta parte hartzea, baina aurten oso berandu dator eta ez dakit ahal izango dudan. Uste dut azken egunean Baionara joango naizela. Giroa zirraragarria da eta lekukoaren barruan dagoen mezua entzutea hunkigarria da.

3. Sagra Mosen
Korrika beti iruditu zait hunkigarria, eta heltzen denean oso urduri jartzen naiz. Giroa sekulakoa izaten da eta beti hartu izan dut parte. Amaierako ekitaldira beti joaten naiz eta aurten ez da ezberdina izango!

4. Irati Fernandez
Zirraragarria iruditzen zait lekukoaren zain egotea, eta pasatzerakoan egoten den jende guztiarekin bat korrika egitea! Sinbolikoki eta fisikoki euskal herritar ezberdinak batzeko oso ekintza ederra dela pentsatzen dut.

5. Amaia Morais
Korrikaren astean egiten diren ekintza guztiak. Oso berezia da niretzat, ikastolan beti egin dugulako korrika txikia, eta ikastolatik kanpo ere Korrikan parte hartu dut. Oso hunkigarria da Korrika egin edo txalotzea egun horretan. Aurtengo ordua ez da oso ona, baina ziurrenik joango naiz. Oso polita eta hunkigarria da lekukoa pasatzen ikustea, eta ohorea da eramatea.

6. Begoña Puerta
Batez ere jendea mugimenduan, beti aurrera, euskara bezala. Jendea abesten ari da alai eta itxaropentsu, euskara hazi dadin. Zirrara bizia nabaritzen dut!

Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.