heltzear web

Izen baten promesa (Susa) da idazle nafarraren lehen nobela. Galdera batetik abiatu1 da: nor izan zen Aitor aita izan aurretik eta, beraz, nor izan zen aita izan zenean? Aitor Etxarte Berezibarri buruz ari da, aita zuenaz, 2020an hila. Haren gaztaroko jendea elkartu du Hedoik liburu honetan: lagunak, maitaleak, militantziako kideak. Haien hitzek osatzen dute kontakizunaren erdia: “Guk Franco akabatu2 nahi genuen, baina baita pijoak ere”, “Edertasuna, leherketa eta patxada3 bilatzen genituen”... Egun batetik bestera dena alda zitekeela sinetsi zuen belaunaldi bat. Beste erdia, berriz, Aitorren galerak eragindako minak idatzi du. Langileen askapenarekiko konpromisoa, euskaldun izatearen pasioa eta malefizioa, Oteiza, Trotski, amatxi Pilar... batzen dira Etxarteren lan honetan.

heltzear web

505toti

Toti Martinez de Lezearen 'Ahotsak'

Idazle bizkaitarrak 15 narrazio labur batu ditu Ahotsak (Erein) bilduman: kastitate-gerrikoa senar jeloskorren emazteentzat; maitemindutako gazte batzuen amaiera tristea; emakume baten mundualdi4 latza izurrite5-garaian; agintea eta ospea lortzeko liskarrak; ”sorginen” garaietako inkisiziozko paranoia; dirua eta igoera soziala eskuratzeko obsesioa; indiano baten abenturak; emakume kirolari baten borroka; teknologia berriekiko itsukeria6; arrakastagatik dena uzten duen pertsonaren bakardadea...

bidean web

505kamio

MOEBIUSEN ERTZAK
Garazi Kamio
Elkar, 2025

Nobela honetako protagonista, hasieran, Angela da. Herrian bizi da, familia zintzo eta tradizional batean. Gaztetan, ihes egin zuen hiri handira, etxetik urrun7, eta Angel bihurtu8 zen. Zahartzaroan, baina, herrira eta familiara itzuliko da, osasun makalagatik⁹, eta Angela izango da berriro. Transexualitatea eta zahartzaroa gurutzatzen10 ditu eleberri delikatu baina entretenigarri honek.

1. Abiatu: partir (es), partir (fr).
2. Akabatu:
hil.
3. Patxada:
lasaitasun, baretasun.
4. Mundualdi:
bizitza.
5. Izurrite:
peste (es), peste (fr).
6. Itsukeria:
obcecación (es), aveuglement (fr).
7. Urrun:
lejos (es), loin (fr).
8. Bihurtu:
transformatu, bilakatu.
9. Makal:
txar, eskas.
10. Gurutzatu:
cruzar(se) (es), (se) croiser (fr).


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.