Aktorea

Gustuko duzun filma? The Hours.
Zuzendari bat? Coen anaiak.
Askotan ikusi duzun filma? The Grand Budapest Hotel.
Osorik ikusi gabe utzi zenuen... Breaking Bad.
Lagun bati ez zenioke inoiz gomendatuko... Hilabete baino gehiago egotea zinemara, kontzertu aretoren batera edo antzokira joan gabe.
Gustuko duzun aktore bat? Nagore Aranburu.
Gustuko duzun telesaila? Fleabag.
Zinemara bakarrik ala lagunduta? Bi aukerak dira bikainak.
Zinematik atera eta gero... Gaueko paseoa, filmak utzi didan sentsazioa, irauten duen bitartean, neure baitan dastatzeko.
Ikusi nahi duzun filma? Nomadland. Oraindik ez dut ikusi!


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.