Aktore, musikari eta sortzailea

Gustuko duzun filma? Zaila bat aukeratzea, beraz, bi: Ma vie de Courgette eta La virgen de agosto.
Zuzendari bat? Krzysztof Kieślowski eta, Euskal Herrikoa, Lara Izagirre.
Askotan ikusi duzun filma? Trois couleurs: Bleu, Mimi wo sumaseba eta Chocolat. Eta Amama, zoragarria!
Osorik ikusi gabe utzi zenuen... Ça commence aujourd'hui. Oso interesgarria, baina loak hartu ninduen.
Gustuko duzun aktore bat? Juliette Binoche. Euskal Herrikoak, Eneko Sagardoy eta Ane Pikaza.
Gustuko duzun telesaila? Cuéntame cómo pasó eta Anne with an E.
Zinemara bakarrik ala lagunduta? Bietara. Halere, zineman bakarrik egotearen sentsazioa asko gustatzen zait. Berezia da.
Ikusi duzun azken filma? Hope Gap.
Ikusi nahi duzuna? Erraiak (Ekain Martinez de Lizarduy Stürtze).

Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.