Korrikan parte hartzeak eragin psikologiko positiboak ditu gizarte ongizatean eta ahalduntze kolektiboan. Hala ondorioztatu du EHU Euskal Herriko Unibertsitateko Psikologia CCE ikerketa taldeak eginiko ikerketa batek. Jon Zabala gizarte psikologoaren doktoretza tesiaren atal bat da azterlana, eta Emile Durkheim soziologoaren (1858-1917) eferbeszentzia kolektiboaren teoria berretsi du. Soziologo aitzindariaren teoriaren arabera, erritu kolektiboak nahitaezkoak dira gizartearen kohesioan eta osasunean. Bada, 2019ko Korrikan parte hartu zuten 273 laguni egindako galdeketen bitartez, horixe egiaztatu dute. Zabalaren hitzetan, “gizakia izaki soziala da, eta erritu kolektiboetan parte hartzeak eragin positibo ugari ditu, bai talde gisa bai indibiduo gisa”. Izan ere, integrazio soziala sustatzen du, eta norbanakoaren ahalduntzean zein kolektiboan positiboki eragiten. 19. Korrikarako Euskahaldun leloa sortu zutenek bazekiten zertaz ari ziren, bai...