heltzear web

ETXERA BERANDU
Folketan
Egilea editore, 2025

Eskola zaharreko folk-taldea da Folketan, neofolkaren joera modernoei muzin egin1 eta Oskorri, Izukaitz, Alboka eta antzekoen betiko ildoari eusten diona. Doinu tradizionalak berreskuratzen ditu, eta bertsolari klasikoengana jotzen du inspirazio bila (Etxahun Iruri, Bilintx). Disko honetan bertso berriak (Sestaoko karroxa ederra, euskarak Bizkaiko Ezkerraldean bizi duen egoera ongi islatzen duena) eta taldeak berak idatzitako kantuak (Larrosa bila, ezpata-dantza) sartu ditu. Bederatzi musikarien maila handiak, abestien kalitateak, musika-tresnen aniztasunak2 eta soinu garden bezain aberatsak genero honen zaleen interesa piztu beharko lukete.

Gotzon Hermosilla

1. Muzin egin: baztertu, alde batera utzi.
2. Aniztasun:
diversidad (es), diversité (fr).


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.