Lagunen ahotsak lagun


GITARRA ONOMATOPEIKOA IV
Joseba Irazoki
Repetidor, 2026
Joseba Irazokik 2017an argitaratu zuen Gitarra onomatopeikoa izeneko diskoa, esperimentaziotik gertuko zortzi pieza instrumental biltzen dituena. Geroztik, lan-sorta horri segida emanda, bildumaren laugarren atala plazaratu du duela gutxi. Baina Gitarra onomatopeikoa IV honek badu desberdintasun bat aurreko hirurei dagokienez: pieza bakoitzean lagun musikari baten ahotsa sartu du Berako gitarristak. Ihitz Iriarten eta Verde Pratoren ekarpenak1 iruditu zaizkit ederrenak; Elena Setienek Kapsula batean doinuan erantsitakoa, misteriotsuena; eta bitxiena, berriz, Niño de Elche Baga, biga, higa kantuan euskaraz entzutea.
Gotzon Hermosilla
1. Ekarpen: aportación (es), apport (fr).
