heltzear web

508bap

BAZEN
Bap!!
Metak, 2003

Joxe Inazio Zubeldia Telletxea Txanpi Bap!! taldeko bateria-jotzailea izandakoa iazko abenduan hil zen. Apirilaren 18an, omenaldia egin zieten hari eta azken bolada honetan zendu1 diren Andoaingo gaztetxeko beste zenbait kideri, eta ezustekoa gertatu zen han: Bap!!-eko gainerako taldekideak berriro elkartu ziren hildako lagunaren omenez zortzi abestiko emanaldi laburra eskaintzeko. Ez dago taldea berriro batzeko inolako asmorik; beraz, zaleok emanaldi berezi horren bideoak sarean bilatzearekin konformatu beharko dugu. Bestela, ez da aukera txarra Bap!!-en Bazen zuzeneko diskoa berreskuratzea: talde historikoak 1996ko irailean egindako kon­tzertua topatuko duzue hor. 30 urte igaro badira ere, orduan bezain kitzikagarria2 da Bap!! zuzenean entzutea.

Gotzon Hermosilla

1. Zendu: hil.
2. Kitzikagarri:
excitante (es), excitant, -e (fr).


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.