487errobi

AMETSAREN BIDEA
Errobi
Xoxoa, 1979

Errobi taldea bueltan da, bere 50. urteurrena ospatzeko Bilbon emango duen kontzertu bereziaren bidez. Hala, euskal rockaren aitzindaria izandako talde honen diskografia berreskuratzeko aukera dugu. Folk rockera lerratuago zeuden bi disko (1975eko Errobi eta 1977ko Gure lekukotasuna) eta zuzeneko lan bat argitaratu ondoren, Ametsaren bidea plazaratu zuten, askok taldearen gailurtzat jotzen duten diskoa; 70eko hamarkadan boladan zeuden rock progresibo (diskoari izena ematen dion kantu luzea) eta jazz rock (Andere, batez ere amaiera aldera Mixel Ducauk saxoarekin egiten duen lan miresgarria) korronteetan sartuta dago bete-betean. Euskal rockaren historiako mugarria, dudarik gabe.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.