Rekondo oroimenean


AMAIUR, GAZTELU BALTZA
Hibai Rekondo eta MacFarland
Elkar, 1986
Maiatzaren 12an hil zen Hibai Rekondo kantaria, 71 urte zituela. Seguru asko, haren lanik ezagunenak dira 70eko hamarkadan Aseari ezizenez1 argitaratutako bi diskoak, garai hartako kantautoreen ildoan2 bete-betean sartzen direnak, orduko3 egoera politikoari eta euskal kantagintzaren joera nagusiei guztiz lotuta. MacFarland irlandarrarekin batera ondutako Amaiur, gaztelu baltza (1986), berriz, Rekondoren proposamena eguneratzeko ahalegina izan zen: folk aireak, doinu landuagoak, flautak eta biolinak, Olatz Zugastiren harpa, Lauaxetaren olerki musikatuak eta abar. Diskoa berriro entzutea izan daiteke Rekondo oroitzeko modurik onena.
Gotzon Hermosilla
1. Ezizen: apodo (es), surnom (fr).
2. Ildo: bide, norabide.
3. Orduko: garai hartako, urte haietako.
